Hezkuntzako 11 profesional gara: Marian, Itziar, Shandra, Maria, Carmen, Idoia, Amaia, Oihane, Ione, Claudia eta Klara. Kabi Etxea sortzekotan geundela topo egin dugu eta aurrerantzeko ibilbidea elkarrekin egitea erabaki dugu. Izan ere, gutako bakoitzak gainerakoentzako lagungarri izan daitezkeen gaitasunak ditu eta egoerak bizi ditu. Helburu horrekin sortu dugu Kabi Etxeak elkartea, geure proiektuen elkargune eta identitate izan dadin eta, orobat, gaur egun Euskal Herrian dauden eta etorkizunean egongo diren proiektuak ezagutarazteko eta laguntza-sarea sortzeko.
Bakoitzak paper garrantzitsu bat jolasten du elkartean, batzuk bere proiektua kudeatuz beren etxeetan: Carmenek, Vista Eder Egian; Amaiak, Kulunka Errenterian eta Claudiak, Beraza Zarautzen.
Bizitako eta laneko esperientziek haziera kontziente eta errespetuzko batean irmoki sinestera eraman gaituzte eta haziera mota horrekin lotutako hainbat alorretan trebatu gara. Hala ere, geure iritziz, Kabi Etxeetan egiten den lanaren alderdirik garrantzitsuena autoezagutza da, nork bere burua ondo ezagutzea geure itzalak txikienengan jar ez ditzagun.
Bizitzaren erritmo naturala errespetatzea eta aldarrikatzea garrantzitsua iruditzen zaigu, ez soilik hazierari dagokionez, baita naturarekiko, gizarte-inguruarekiko eta geurekiko ere.