Egokitzapena

Padres periodo adaptación

Kaixo, Kabietxekoek artikulu sorta bat prestatu dugu errespetuzkoa haziera begirunetsu baten alde eta  haurtzaro  zaindua  izan dadin. Horrela, Kabi Etxeetan  lan egiteko dugun modua, ezagutu ahal izango duzue.

Lehenengo artikuloak kurtso hasierarekin bat egiten duenez, egokitzapen prozesuan nola egiten dugun kontatu nahi dizuegu. Errepikatzen den gai bat izan arren, oso garrantzitsua den gai bat da.

Zergatik den horren garrantzitsua? Haurraren lehenengo banaketa fisiko eta emozionala izango delako. Seguroa eta konfidantzazkoa den inguru  batetik,  familiatik, inguru berri batetara pasako delako, non heldua ezezaguna den eta  beste haur batzuekin egongo den. Hezitzailearekin eta haur berriekin erlazioa sortu ahal izatea du helburu egokitzapena egiteak.

Esperientzia berri baten aurrean, familia izan da orain arte laguntzen egon dena, konfidantza eskeiniz, horrela esperientzia plazerretik bizitzeko. Orduan oraingoan ere garrantzitsua da.

Kabietxeetan, familiekin hitz egiten dugu eta elkarrekin denbora bat hartzen da egokitzapena egiteko. Haurraren erritmora izango da eta forma progresibo batetan. Lehenengo egun hauetan, ordu gutxi egon ohi dira eta helburua, hezitzaile-familia eta hezitzaile eta haurraren artean konfidantza eta begirunezko  erlazio bat sortzea da.

Kabi etxeak duen abantailetako bat, ratioa da,  txikia da (4 haur hezitzaile 1ekin). Honen ondorioz, arreta indibidualizatua modu errealago batez eskeintzea  ahalbidetzen du. Egokitzapenak, familiak  kointziditu gabe egin daitezke, edo gutxi batzuekin batera. Honek, ingurua lasaiagoa izaten laguntzen du.

Momentu honetan, parte guztiak (haurra-familia-hezitzailea) batak besteari  egokitzen  daude. Haurraren erreakzioa, (negarra, pataleta, tristura, jan nahi ez izateak…) ez gaitu larritu behar, haurrak ahal duen hoberen egiten du eta pasatzen den zerbait da, ez da hor geratuko.

Aholkatzen dugu  helduaren (gurasoen) jarreran erreparatzea. Oso garrantzitsua da, jarrera baikor eta seguroa izatea,  haurrak egoera hau lasaitasunez bizi dezan. Gertatuko dena aurretik azaldu, haurrarekin hitz egin, bukatzerakoan haurrarekin komentatu hezitzaileak egun horretan emandako informazioaren inguruan …Beti, haurraren adinera egokituta. Egokitzapena bere egunerokoan duen aldaketa bakarra izateak segurtasuna emango dio.

Mano periodo adaptación

Hezitzailea, segurtasunezko inguru bat, materiala eta jolasak prestatuko ditu. Behatzailea izango da, entzuteko prest eta familia eta haurrarekiko disponibilidadea adieraziko du. Familiarekin adosten joango da jarraitu beharreko urratsak.

Ongi hasi kurtsoa, heldu eta haurrak!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude