Edoskitzea eta lanera itzultzea

Aukerarik al dago edoskitzearekin jarraitzea behin etxetik kanpo lanean hasi garenean? Hori nahi bada, noski baietz.

Haur baten jaiotza eta gero lanera itzultzea, ama eta familia bakoitzak modu oso desberdin batean bizitzen duen unea da. Alde handia dago egoera bakoitzaren aurrean: gure lehenengo haurra baldin bada edo dagoeneko guraso “ikasiak” bagara, amaren adina, bere lan-egoera, nork zainduko du haur jaioberria etxetik kanpo gaudenean… dena kontutan hartu beharra dago eguneroko errutinak berrantolatu behar direnean. Egunero konpondu beharreko mila gauza berri azaltzen dira. Gehien kezkatzen gaituenen artean haurraren elikadura dago. Ordura arte zure haurrari bularra eman badiozu eta horrekin jarraitu nahi baduzu, zure ama-esnea atera dezakezu elkarrekin ez zaudeten edoskialdietan beste pertsona batek eman ahal izateko eta berarekin zaudenean zuk zeuk bularra ematen jarraitu. Osasunaren Mundo Erakundeak (OME) edoskitzea 2 urte arte luzatzea gomendatzen du.

Askotan edoskitze eta lanera itzultzeak neurrira egindako plangintza bat eskatzen du. Ez da berdina amak haurra egongo den lekutik gertu lan egitea, lanaldi osoa edo murritua izatea, etab.

Amak esnea ateratzera jo dezake, bera ez dagoen bitartean esne horrekin bere haurra elikatu dezaten. Erosoena amak bere lanean esnea ateratzea da. Horretarako, honakoa beharko du:

Lactancia

  • Esnea ateratzeko tresna (elektrikoa azkarragoa da).
  • Izotz bloke bat izango duen hozkailutxo bat.
  • Esnea garraiatzeko ontzia.
  • Esnea ateratzeko leku higienikoren bat.

Amak lanera joan baino lehen eta lanetik itzuli eta gero bere haurrari bularra ematea izango da onena, eta berarekin dagoen denbora guztian ere.

Asteburuetan amak haurrari bularra ematen jarraitu diezaioke zuzenean eta honek esnearen ekoizpenaren mantentzea erraztuko du.

Lactancia leche

Ateratako esnea hozkailuan gordetzen da eta gero hozkailutxoan garraiatzen da, horrela hurrengo egunean, zure haurra zaintzen duen pertsonak bere esnearekin elikatuko du, ahal izanez gero biberoirik erabili gabe, beste tresna batzuk erabilita: goilara, edalontzia, etab.

Beren haurra Kabi Etxera eramango dituzten ama guztiek ateratako esnea eraman dezakete, hoztuta edo izoztuta, beti ere izotz bloke batekin hozkailutxo batean.

Hasieran, ama esnea ateratzen hasten denean, kopurua txikiena izan daiteke, hortaz, erabilgarria izan daiteke hozkailuan gordetzen joatea ateratako esne guztiak tenperatura berdinean egon arte eta horrela hauek guztiak nahastu, gero izozteko edo haurrari emateko. Ateratako ama-esnea arazorik gabe nahastu daiteke, haurraren edoskialdi bat eman baino lehen hau osatzeko edo izozteko.

Ahal izanez gero, onena esnea freskoa izatea da. Horrela, amak astelehenean ateratako esnea astearterako erabilgarria izan daiteke. Ostiralekoa hozkailuan gorde daiteke astelehena arte.

Hasieran beti izango da ezezaguna haurrak behar izango duen kopurua, batzuen eta beste batzuen artean desberdintsasun handia egon daiteke eta.

Gomendagarria da lanean hasi baino denbora bat lehenago esnea ateratzen hastea eta hau kopuru txikietan gordetzea (50cc-100cc).

Haurra elikatzeko unea iristen denean, lehenengo 50cc berotuko dira eta gehiago nahi izanez gero, beste 50cc berotuko dira berriro, haurrak nahikoa dela adierazi arte. Laster ikusiko da haurrak beharrezkoa duen kopurua eta horrela bere neurrikoa prestatu ahal izango dugu.

Amaitzeko, esan beharra dago haurrek, beste pertsona batzuek eskainitako eta bularra ez diren beste elikagai batzuk hobeto onartzen dituztela, hortaz, ez da batere beharrezkoa haurra ateratako ama-esnea hartzen ohitzea hau lanera itzuli baino lehen.

Gainera, normalean haurrek ama ondoan ez dagoen bitartean lo egiteko eta behar-beharrezkoa duten gutxienekoa jateko aprobetxatzen dute bera bueltatu arte eta gero hau dena konpentsatu egiten dute bularra beren eskura daukatenean.

Litekeena da haurra gauean esnatzea bularra gehiago hartzeko eta hau nekagarria badirudi ere, ama batzuek tratu ona dela pentsatzen dute. Askotan beren haurtxoarekin batera lo egitea erabakitzen dute, gaueko edoskialdiak askoz erosoagoak direlarik eta gaueko berotasunak eguneko banantzea konpentsatzea lortzen du.

Gure Kabi Etxeetan:

Lactancia toma

Lehenengo egunean, Martak, Axel-en amak, bere etxean aurretik ateratako eta izoztutako esnea esnea ekarri zuen eta ama-esne banku txiki bat prestatu genuen haurrak behar zuen edozein momenturako. Eta egunero, Axel jasotzen duenean, Martak goizean bertan lanean ateratako esnea ekartzen du Axel txikiak bularra hartzen ez dituen orduak aprobetxatuz, hurrengo egunean emateko.

Axel-ek Kabi Etxean ez du biberoian hartzen esnea, ahoko biguna duen edaten ikasteko edalontzi batean ematen diogu, ondorengoetan, bularra hartzeko momentuan, tetina/titia ez nahasteko eta horrela edoskitze iraunkorragoa ziurtatzen dugu.

Gure Kabi Etxe batzuetan edoskitze aholkulariak ditugu, beraz, edozein zalantza izanez gero guregana jo dezakezue lasaitasun guztiarekin.

Edoskitze zoriontsua!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude