Duela urte batzuetatik hona, hitzaldien bidez gure burua ezagutaraztea ematea fruitu gutxi eman dituen lana izan da. Horregatik, ezohiko zerbaitetan pentsatuta, elkarteko kide batek hezkuntzarekin lotutako jardunaldi bat antolatzea proposatu zuen, non gure burua ezagutaraztea emateaz gain, haur hezkuntzaren mundua kontzienteki abordatzeko eta bere haziera beste modu batean ikusteko hitzaldi interesgarriak eskaini genitzazken.
Horrela, 2019ko martxoaren 9an Andoainen eskaini genuen I. Hezkuntza Jardunaldia antolatzen hasi ginen. Elkarteko inork ez zuen horrelako zerbait prestatu, beraz erronka pertsonala eta baita taldekoa ere hortxe zeuden. Eta orain, atzera begira, esan genezake jardunaldiak arrakasta handia izan zuela: 130 inguru parte-hartzaile, bertaratutakoek egindako balioztatze positiboarengatik eta hizlariengatik.
Artikulu honen bitartez, egun hura nola igaro genuenaren laburpen bat egin nahi dizuegu.
I. Hezkuntza Jardunaldi honetara gonbidatu genituen lau hizlariak hazieraren munduarekin lotutako gai desberdineri buruzko ezagutzak ekarri zizkiguten.
Miriam Escacena, “Baby Signing” edo zeinu bidez haurtxoekin komunikatzeko bideratzailea da, Adimen Anizkoitzen ikastaroak ematen ditu eta Montessori Gidaria da. “Criar con Sentido Común” haziera blogean parte hartzen du baita ere. Sarrera bikaina egin zuen María Montessori nor zen azalduz hezkuntza-sistemari buruzko hausnarketa eginez, bere metodoari buruzko oinarrizko jarraibide batzuk emanda argazki eta ekarritako materialaren bitartez.
Armando Bastido etorri zen ondoren, pediatriako erizaina eta hiru semeren aita. “Soy papá” liburuaren idazlea eta “Criar con Sentido Común” blogeko koordinatzailea ere bada Armando. Hazierari buruzko bere ikuspegia eman zigun eta hiru semeren aita izanik bere esperientzia kontatu baita ere. Umore askorekin gure seme-alabekin egunerokotasunean sortu daitezkeen gatazkei aurre egiteko trikimailuak eman zizikigun.
Sara Mera Sanabriak eman zion hasiera arratsaldeko txandari, bi semeren ama, familiekin hezkuntza eta errespetuzko haziera aholkularitza lanak eginez esperientzia handiko psikologa eta familien Diziplina Positiboa hezitzaile moduan ziurtagiria izanda. Berarekin batera, egunerokotasunean normaltzat hartzen diren sari eta zigorren aurrean beste dinamika batzuk hartzeko bidea ere badagoela erakutsi zigun.
Eta amaitzeko, chef lanetan 23 urte baino gehiagoko esperientzia dituen Juan Llorca gonbidatu genuen, duela 7 urtetik hona Valentziako Montessori eskolako haurren elikaduraren arduraduna dena. Burtsako agente, ikastetxeak aholkatzen ditu beren menuak hobetzeko asmoarekin eta “Por una escuela bien nutrida” mugimenduaren arduraduna da. Elikaduraren mito hutsei buruz hitz egin zigun, haur-elikadurarekin lotuta eredu batzuk eman eta baita bertaratuakoen artean sortzen joaten ziren galderak erantzun ere.
Familiek eta baita profesionalek ere ezagututako, ikasitako edo ahaztu beharreko eduki askoz betetako eguna, non batzuetan egunerokotasuneko haurtzaroaren akonpainamendua egiteko ezagutza hauek gogora ekartzeko balio duena.
Adi egon zaitezte gure web-orrialde eta sare sozialei, datorren urteko II. Hezkuntza Jardunaldiak antolatzeko gogo askorekin gaude eta. Zuen zain egongo gara.