I. Hezkuntza Jardunaldia, 2019ko martxoak 9
Duela urte batzuetatik hona, hitzaldien bidez gure burua ezagutaraztea ematea fruitu gutxi eman dituen lana izan da. Horregatik, ezohiko zerbaitetan pentsatuta, elkarteko kide batek hezkuntzarekin lotutako jardunaldi bat antolatzea proposatu zuen, non gure burua ezagutaraztea emateaz gain, haur hezkuntzaren mundua kontzienteki abordatzeko eta bere haziera beste modu batean ikusteko hitzaldi interesgarriak eskaini genitzazken. Horrela, 2019ko martxoaren 9an Andoainen eskaini genuen I. Hezkuntza Jardunaldia antolatzen hasi ginen. Elkarteko inork ez zuen horrelako zerbait prestatu, beraz erronka pertsonala eta baita taldekoa ere hortxe zeuden. Eta orain, atzera begira, esan genezake jardunaldiak arrakasta handia izan zuela: 130 inguru parte-hartzaile, bertaratutakoek egindako balioztatze positiboarengatik eta hizlariengatik. Artikulu honen bitartez, egun hura nola igaro genuenaren laburpen bat egin nahi dizuegu. I. Hezkuntza Jardunaldi honetara gonbidatu genituen lau hizlariak hazieraren munduarekin lotutako gai desberdineri buruzko ezagutzak…