Egokitzapena
Kaixo, Kabietxekoek artikulu sorta bat prestatu dugu errespetuzkoa haziera begirunetsu baten alde eta haurtzaro zaindua izan dadin. Horrela, Kabi Etxeetan lan egiteko dugun modua, ezagutu ahal izango duzue. Lehenengo artikuloak kurtso hasierarekin bat egiten duenez, egokitzapen prozesuan nola egiten dugun kontatu nahi dizuegu. Errepikatzen den gai bat izan arren, oso garrantzitsua den gai bat da. Zergatik den horren garrantzitsua? Haurraren lehenengo banaketa fisiko eta emozionala izango delako. Seguroa eta konfidantzazkoa den inguru batetik, familiatik, inguru berri batetara pasako delako, non heldua ezezaguna den eta beste haur batzuekin egongo den. Hezitzailearekin eta haur berriekin erlazioa sortu ahal izatea du helburu egokitzapena egiteak. Esperientzia berri baten aurrean, familia izan da orain arte laguntzen egon dena, konfidantza eskeiniz, horrela esperientzia plazerretik bizitzeko. Orduan oraingoan ere garrantzitsua da. Kabietxeetan, familiekin hitz egiten dugu eta…