Haurtxoa amarekin edo lotura estua duen pertsona erreferente batekin dago ondoen, eta hori hartzen dugu oinarri. Jakin badakigu, ordea, hainbat eta hainbat egoera tarteko, haurra amarekin geratzea ez dela erraza eta batzuetan ezinezkoa dela. Hori horrela, haurtzaindegiekin eta umezainekin alderatuta, Kabi Etxeak lana eta norberaren bizitza uztartzeko aukera ematen duten eta aipatutako premisa ahalik eta gehien errespetatzen duten alternatiba dira. Horregatik, proiektua etxebizitza batean gauzatzen da, hiru urtetik beherako haurrek giro hori ezagutzen baitute ondoen. Egitura eta antolamendu berdina duen tokia izanik eta hurbileko arreta eskainiz, haurrek segurtasuna eta konfiantza lortzen dute eta horiexek dira, hain zuzen, etorkizunean munduarekin harremanetan egoteko oinarrian izango dituzten zimenduak.
Geure Kabi Etxeetako jarduerak hainbat joera eta metodo pedagokikori jarraitzen dio baina denak daude errespetuzko hazierarekin lotuta. Besteak beste, John Bowlbyren atxikimenduaren teoria, haziera autorregulatua, Montessori metodoa, Waldorf, Wild, Emmi Pikler eta beste zenbait egile, hala nola, Yolanda González, Rosa Jové edo Carlos González…
Hona hemen gure oinarriak:
- Haur guztiak desberdinak dira baina guztiek dute balio bera.
- Haur bakoitzak bere erritmo biologikoa, kognitiboa eta emozionala du eta errespetatu egin behar da, alderaketarik egin gabe eta presiorik ezarri gabe.
- Atxikimenduzko pertsona egonkorra eta segurua izan behar dugu haurrarentzat.
- Haurra loturarik gabe mugituko da eta horrek bere gorputzaren kontrola, autoestimua eta autonomia izan dezan erraztuko du.
- Haurrak ingurua eta materialak modu librean eta seguruan aztertzeko aukera izango du.
- Hazieraren arloan aholkuak jaso nahi dituzten gurasoei laguntza emango diegu.