Beraza Kabi Etxea (Zarautz)

“Beharrezkoa ez den edozein laguntza garapenerako oztopoa da”

“Lagundu nazazu nire kabuz egiten”

Nire ustez, María Montessori-ren bi esaldi hauek irudikatzen dute Beraza Kabi Etxearen arima, etxe honetan oinarritzat hartzen ditudan printzipio metodologokikoak, haurraren autonomia eta independentzia, eta baita txikienen mugimendu askearekiko errespetua garatzea bait da; guzti hau errespetuzko hazieran oinarrituta. Etxetxo honetan maitasunez betetako leku seguru batean haziko dira haurrak, eta nola ez, beraien gurasoak ere mundu txiki honen ezinbesteko parte izango dira, irmoki sinesten dudalako ezinezkoa dela errespetuzko eta kalitatezko heziketa bat eskaintzea hezitzailea eta familia eskutik ez badoaz han berezia den bide honetan.

Claudia foto perfil Beraza logo

Claudia Echegaray Eizaguirre

Haur Hezkuntzako hezitzailea naiz eta baita amatasun, edoskitze eta BLW aholkularia ere.

Granadan jaioa eta bizitzako urte asko han igarota, bertan izan zen ere Haur Hezkuntzako hezitzaile bezala prestatu nintzela eta non nire lehen lanak esparru honetan hasi zirela.

Gaur egun naizena bertako haur-eskola batean lan eginda ikasi nuen. Bertako eskolako heziketa zoragarria zen. Garai hartan inork, edo ia inork, ez zuen errespetuzko hazierari buruz edota txikienen autonomia garatzeko garrantziari buruz hitz egiten, baina Granadako “La Cabaña del Dormilón” haur-eskolan ez zen hau guztia bakarrik, bertan ere guzti hori pixkanaka praktikan jartzeko aukera ere bazegoelako. Ordutik hona oinarri hauek ezartzen jarraitu dut eta haurraren beharrei eta garapenari buruz gehiago ikasten.

Gaur egun, Beraza Kabi Etxean, beste modu batean ezinezkoa izango zen bezala, errespetuzko haziera, autonomia eta txikienen mugimendu askearen oinarri hauek garatzen eta burutzen jarraitu nahi dut, haurrentzako heziketa ezin hobearen euskarri eta zimenduak direla sinesten dudalako.

695 716 436

cechegaray3@hotmail.com

Facebook

Instagram