Kulunka Kabi Etxea (Errenteria)

Kulunkan haur bakoitzak beharrezkoa duen lasaitasuna eta denbora izango du bere ikaste prozesua eta eguneroko jarduerak aurrera eramateko: otorduak, loa, jolasa, behaketa, etab. Norberaren banakako garapena errespetatzen dugu, bere ekintzak eta mugimenduak aurreratu gabe. Ez dago inongo presarik, norberak bere erritmoan autonomia eta segurtasuna eskuratzen juteko.

Haur bakoitzak momentu bakoitzean behar duen materiala aukeratzeko aske izango da. Jolas librea sustatzen dugu, esperimentazioa eta, batez ere, “proba eta akatsa”. Gertuko eta eguneroko bizitzako materialak, pertsona txiki horiek beraiena den eta izango den inguruneko parte izateko.

Kabi Etxea guztiz egokituta eta prestatuta dago haurrentzako, barne eta kanpo gune desberdinekin beraien behar guztiei erantzuteko. Leku bat non haurrarenganako lotura modu egoki eta natural batean sortzen da, beraiek behar duten segurtasun hori eskuratzeko.

Kulunkan haurra eta familia bakoitzaren bidelagun izango gara une oro, norberaren beharretara egokituta eta arreta jarriz , eta batez ere pertsona bakoitza errespetatuta. Azken finean, gure Kabi Etxeak haurrari etxe batean dagoen familia-giroaren zabaltze bat eskaintzen jarraitzea da nahi duguna.

Amaia foto perfil Kulunka logo

Amaia Fernández Palacios

Nire izena Amaia Fernández da,  urtetxo bat beteko duen haur baten ama. Haur Hezkuntzan lizentziaduna naiz eta Kulunka Kabi Etxea proiektuaren sortzaile eta hezitzailea.

Hezkuntzaren mundu honetara iritsi arte, informatikaren arloan burutu nituen nire ikasketak, 8 urtez horretan lanean arituta. Bitartean, aldi berean nire lana eta haurrentzako Euskal Dantzako eskolaz kanpoko ekintzak, udalekuetako monitore eta gure herrian haurrei zuzendutako ekintzetan parte hartzeak egiten nituen.

Haurrekin eta haurrentzako lan egitea gogoko dut, eta horregatik etengabe formakuntzen jarraitzen saiatzen naiz. Hezkuntzaren mundua zirraragarria eta oso interesgarria iruditzen zait.

677 336 985

kulunka@kulunkakabietxea.eus

Facebook

Instagram

Web