Gazte-gaztetatik begiratu izan diot zentzu kritikoz gaur egungo hezkuntza-sistemari; izan ere, nire ikaskuntza-erritmoarekin bat ez zetozen ikaskuntza-metodo zentzugabeen bidez ikastera behartzen gintuztela sentitzen nuen eta, askotan, ikasi bezain pronto ahazten nituen gauzak. Geroago, haurrentzako zentroetan lan egitearekin batera eta ia urtero gure komunitateetan egiten den ebaluazio diagnostikoa ikusita, ohartu nintzen badela garaia haur txikien erritmora joatekoa eta haur bakoitzari modu egokian lagundu behar diogula ezagutzak lortzen, guztiok desberdinak garelako eta beraz, ikaskuntza-prozesua ere desberdina dugulako. Kabi Etxeetako hezitzailea izateko azken prestakuntzan, hezkuntzaren, pedagogiaren, errespetuzko hazieraren, psikologiaren, biodantzaren edota dantzaren munduarekiko konpromiso irmoa zuten beste emakume batzuk ezagutu nituen eta horrek haurtzaroari modu zuzenagoan lotzeko grina piztu zidan. “Zu zeu izateko eta etxean bezala hazi ahal izateko lekua”. |
||
Shandra Alves CaulongaPedagogian lizentziaduna eta Haur Hezkuntzako Goi-mailako Teknikaria naiz eta keinu hizkuntzan, Kabi Etxeetako Hezitzailea izateko eta Montessori materialen inguruan prestakuntza ere jaso dut. 3 haurtxoen ama naiz. |
||
633 075 652
muxuka.kabietxea@gmail.com |
||