Pittin Kabi Etxea (Zarautz)

Haur Hezkuntzako gradua egin nuenean, esperientzi eta ikasketa asko jaso nituen. Hauek 0-3 urteko etaparen garrantziaz kontzientzia hartzen lagundu zidaten. Adin tarte honetan, bizitza osorako oinarriak ezartzen baitira.

Orduztik, akademikoki eta pertsonalki formatzen jarraitu dut, haurrengan enpatizatzeko eta beren beharrei osasuntsuago erantzun ahal izateko. Haurrenganako errespetuzko begirada amoretsua duten pedagogietan jarri dut arreta, esate baterako, Rudolf Steiner (Waldorf), Maria Montessori eta Emmi Pikler-en (Lockzy)-ren ekarpenetan.

Haurren barru indar naturalean sinesten dut. Gaitasun hau ateratzeko denbora eskeini behar diegu, konfidantza giro batean. Modu honetan bere bideaz ikasiko dute, eta guk ere, uste dut haiengandik asko dugula ikasteko. Gure ereduak berebiziko garrantzia du. Gure begirada, gure koherentzia eta beraiekiko errespetuak oinarri sendo hauek sortzen lagunduko du.

Pittin kabi etxean, haurra etxe giro batean eta konfidantzan sentitzea da helburu nagusia. Giro honek, haurra libreki adierazteko aukera emango duelako eta bere autonomia garatzeko aukera emango diolako. Horretarako baliabide ezberdinak, pertsonalak nahiz materialak, prest egongo dira bertan. Giro atsegina, bizia eta egokitua eskeiniz.

Klara foto perfil Pittin logo

Klara Gorospe Paredes

Pedagoga eta Haur hezkuntzako teknikaria naiz. Pittin kabi etxea eta Armonian ( musika eta adierazpen tailerrak haur hezkuntzan) proiektuen sortzailea. Orain dela urtebetetik “Ur” en ama.

Gaztetatik haurrekin hartu emanean egon naiz; famili etxeetan, eskoletan eta udalekuetan.

661 556 823

klaragorospeki@gmail.com