Txoriak Txori Kabi Etxea (Gros, Donostia)

*2021/2022 ikasturtean itxita.
Nere etxean bizitza poliki eta lasai doa, beren beharretara egokitua. Errutina berdinak errespetatzen ditugu egunero geroago zer pasako den identifikatzen laguntzen diena, eta horrek lasaitasuna ematen die.

Materialak eta ingurua beren autonomía sustartzeko egokituak daude, libreki mugitu eta ikasteko aukera izan dezaten.

Ni beti nago orainean (behatzen) eta behar dutenerako prest, naiz eta behar ez izan. Errespetatzen saiatzen naiz eta ez parte hartzen beharrezkoa ez bada. Gauza da ez egitea beraiengatik beraiek bakarrik egin (eta ikasi) dezaketena. Ikasteka hori beren autoestimuarekin lotuta egongo da eta sakonki gordeta geratuko zaie.

Ione foto perfil Txoriak Txori logo

Ione Mendizabal

Haur Hezkuntzako hezitzailea, psikomotrizista, doula, edoskitze aholkularia eta hezitzaile perinatala naiz.

Haur eskola, familiatan eta Kabi Etxean lanean ibilia naiz. Hazkuntza eta amatasunaren mundua asko gustatzen zait eta beti nabil ikasten. 17 hilabeteko haurra daukat eta amatasuna izan da gehien erakutsi didana, bai nere buruari buruz eta bai haurtxoei nola lagundu beren prozesuetan.

634 495 775

txoriaktxorietxea@gmail.com

Instagram