Nire trebetasuna eta pedagogia-oinarriak, eskolan lan egiten nuen bitartean, Emmi Pikler-i buruz entzun nuenean aldatu ziren. Berekin, aldaketa bat eman nuen eta haurrarekiko nire begirada aldatu zen. Haurrarekiko dugun kontzeptua, berekin lan egitean eragina dauka. Txikia izaki gai bat bezala ikusten dut, balio handikoa, indar handikoa, gogotsua, mugimenduan, ikusminarekin, hazteko eta ezagutzeko gogotsu. Eta nire eginkizuna laguntzaile bezala egotea da, bideratzailea, behatzailea, interpretatzailea eta dokumentatzailea. Ikuspuntu eklektiko batekin, heziketa-pedagogia desberdinetan formakuntza egin dut: Montessori, Pikler, Reggio, naturan hezi… eta hezitzen jarraiten dut. Nire egunerokotasuneko trebetasuna bideratzen eta testuinguran jartzen duten pedagogia hauetaz aparte, ezinbestekoa ikusten det aldi berean emozio eta balioekin lan egitea, beharrezkoak bait dira haurren nortasuna osatzeko garaian. Vista Eder-ek toki eroso bat eskaintzen du, malgua, maitasun eta errespetuzko inguru batean haur bakoitzaren beharretara eta erritmoetara egokitzen dena. Non autonomia eskuratzeko erraztuko duten errutinak eta ohiturak, esperimentazio eta aurkikuntzarako jolas librearekin bat etortzen diren. Gainera, naturarekiko kontaktua ere behar-beharrezkoa ikusten dut, hortaz, ia egunero, etxeko lorategia, Cristina Enea parkea edota hondartza bisitatu eta aire zabalaz gozatzen dugu. Familiekin erlazio estua eta harreman ona ere beste funtsezko aldea da haurren haziera partekatzeko eta modu egoki batean bidelagun izateko. Hau guztiak, Vista Eder haurraren etxeko jarraipen bat izatea egiten du. Reggio eskoletan dioten bezala: “Haurrak, esplorazio eta esperientziaren bitartez eraikitzen du bere ezagutza, beti ere bestearekin harremanetan (heldua eta bere parekoak)”. |
||
Carmen AldaveroCarmen naiz, Madrilen jaioa, baina duela ia hiru urte gustora Donostian bizitzen, eta aldaketa honekin asko irabazi dudala uste dut. Esparru desberdinetan lan egin dut, denak haurtzaroaren munduarekin lotuta, aisialdiko monitore izatetik, eskolaz kanpoko ekintzak, gazteen-etxea, haur eskola eta azkenik, ibilbide guzti hau eta gero, adiskide batekin Eguneko Ama proiektua partekatzea ere heldu nintzen Madrilen. |
||
652 212 207
vistaeder.kabietxea@gmail.com |
||