Helburuak

Benetan uste dugu hazierarekin lotutako alternatiba gehiago behar direla lehen haurtzarorako, aldi honetan eratzen baitira bizitza baldintzatzen duten neurona-konexioak.

Badakigu horrek erantzukizun handia eskatzen duela eta horregatik uste dugu errespetuzko haziera eta ingurune egokia oso garrantzitsuak direla haurra bere osotasunean eta alai gara dadin.

Hona hemen elkartearen helburuak:

  • Euskal Herriko Kabi Etxeen elkargune izatea.
  • Errespetuzko hazieraren balioak sustatzea.
  • Gure balio eta printzipioekin bat datozen banakako zein talde-proiektuekin sinergiak eratzea. Gaur egun HazizHazi sarearen partaide gara.
  • Haurraren premia kognitiboak, afektiboak eta motorrak errespetatzea.
  • Gizarteari ohartaraztea eta jakinaraztea haurtzaroa oso aro garrantzitsua dela.
  • Hazierarekin eta haurtzaroarekin lotutako hitzaldiak, ikastaroak eta zerbitzuak eskaintzea…..
  • Kabi Etxeen jardueraren aitorpen profesionala lortzea.