Hezkuntza Jardunaldia

Hezkuntza Jardunaldia
HEZKUNTZA JARDUNALDIA

Hementxe duzue Kabi Etxeak Gipuzkoak antolatutako Hezkuntza Jardunaldia. Martxoaren 9an, Andoaineko Bastero Kulturgunean izango gara. Bi zatitan banatuko dugu eguna: goizean bi hizlari izango ditugu eta arratsaldean beste bi. Ezagutu itzazu:

  • 10:00 – 11:30. Jardunaldiari hasiera emateko, Madriletik datorren Miriam Escacenak gure txikien eta gure bizitzari Montessori ikutu bat ematen lagunduko digu, “Montessoriza tu vida” hitzaldiarekin.
  • 12:00 – 14:00. Armando Bastida Bartzelonatik etorriko da “Educar con sentido común” hitzaldia eskaintzeko. Gure txikiak hazi eta hezten ditugun heinean zentzu guztiak erabili eta onena ateratzeko.
  • 16:00 – 17:30. Sara M. Sanabriak, Gipuzkoarra (Mondragonekoa), gure txikiei hainbestetan ezartzen dizkiegun sari eta zigorrei alternatibak bilatzen lagunduko digu, “Alternativas a premios y castigos” hitzaldiarekin gure ikuspuntua aldatuz.
  • 18:00 – 20:00. Eta eguna amaitzeko, Valentziatik, bertako Montessori School-eko sukaldea zuzentzen duen Juan Llorca chef-ak, “Alimentación infantil: desayunos y meriendas saludables” hitzaldiarekin gaur egungo gizartean gure txikiei eskaintzen dizkiogun jakien aurrean beste aukera egokiagoak badaudela erakutsiko digu.

Ez galdu aukera eta erosi hemen zure sarrera denak agortu baino lehen. Gainera, otsailaren 1a arte beherapenak izango ditugu!