II. Hezkuntza Jardunaldia

II. Hezkuntza Jardunaldia APLAZADO

II. HEZKUNTZA JARDUNALDIA

ATZERATUTA! Orain arte erositako sarrera guztien dirua itzuliko dugu eta data berriaren informazioa emango dugu aurrerago.

Hementxe duzue Kabi Etxeak Gipuzkoak eta Handitzen Handitzen Haur-Eskolak antolatutako II. Hezkuntza Jardunaldia. Maiatzaren 23an, Andoaingo Bastero Kulturgunean izango gara. Oraingo honetan hiru hizlari izango ditugu gurekin egun osoko jardunaldian. Ezagutu itzazu:

  • 10:15 – 12:00. Jardunaldiari hasiera emateko, Donostiatik bertatik datorren Donna Apellaniz Nieto izango dugu, hezkuntzako adimen emozionalaren munduan formakuntzak eta aholkularitza eskaintzen ditu. Emozioek gure bizitzan eta baita hezkuntzaren munduan ere duten garrantziari buruz hitz egingo digu “La importancia de las emociones” hitzaldiarekin.
  • 12:30 – 14:15. Alberto Soler Valentziatik etorriko da “Cómo fomentar la autonomía” hitzaldia eskaintzeko. Psikologoa da Alberto, Cadena SER irratian entzun eta “Píldoras de psicología” bere YouTube-ko kanalean ikusi ohi duguna. “Hijos y padres felices. Cómo disfrutar la crianza” liburuaren egileetako bat ere bada.
  • 17:00. Eguna amaitzeko, Zaragozatik oso ezaguna zaigun Carlos González pediatra izango dugu, fama handiko hainbat libururen egilea: “Mi niño no me come”, “Bésame mucho” edo “Un regalo para toda la vida”. Oraingo honetan, “Autoridad y límites” hitzaldiarekin askotan kezkatzen gaituzten gaiak landuko ditu.

Ez galdu aukera eta erosi hemen zure sarrera denak agortu baino lehen. Gainera, urtarrilaren 31a arte beherapenak izango ditugu!