Online salmentarako zehaztapen eta baldintzak

PREZIOAK

Kabi Etxeak Gipuzkoa Elkartearen web-orrialdean eskaintzen ditugun produktu guztien prezioak prezio finalak dira eta bertan egiten diren online salmententzako bakarrik dira baliozkoak. Prezio hauek Euroetan (€) izango dira. Kabi Etxeak Gipuzkoa Elkarteak prezio hauek edozein momentuetan aldatzeko eskubide guztiak erreserbatzen ditu. Hala ere, erosketa egiten den egunean produktuak duen prezioa erosleari bakarrik ezarriko zaio.

ORDAINKETA MODUA

Erositako produktuen ordainketa PayPal plataformaren bitartez bi moduetan egin daiteke: kreditu-txartela erabiliaz edo eroslearen PayPal-eko kontuaren bidez. Behin erosketa egin eta gero, erosleak baieztapen e-mail bat jasoko du burutu berri den online salmentaren eskaera zenbakiarekin eta beste datu guztiekin. Hortik aurrera, egindako erosketaren ziurtagiria izango da hau. E-maila jaso ezean, posta elektronikoaren mezu baztergarrien (Spam) karpeta begiratzea gomendatzen dugu. Bertan ere ez badago, mesedez jarri kontaktuan Kabi Etxeak Gipuzkoa Elkartearekin helbide elektroniko honen bitartez: kabietxeakgipuzkoa@gmail.com.

EZEZTAPENA, BERTAN BEHERA UZTEA

Kabi Etxeak Gipuzkoa Elkarteak, edozein arrazoi dela eta, antolatutako “Hezkuntza Jardunaldia” edozein momentuetan bertan behera uzteko eskubide guztiak erreserbatzen ditu. Hori horrela, erosleari jakinaraziko zaio eta online egindako erosketaren sarreraren dirua itzuliko zaio PayPal plataformaren bitartez. Hau ezinezkoa izanez gero, berekin harremanetan jarriko ginake.

EROSLEAREN ATZERA EGITEA

Edozein momentuetan erosleari ezinezkoa bazaio jardunaldira joatea edo atzera egiten badu, “Hezkuntza Jardunaldia”-n parte hartzeko erositako sarreraren diru kopurua ez da itzuliko. Honek, nahi izanez gero bere gertuko beste pertsona bateri eman diezaioke sarrera, beti ere Kabi Etxeak Gipuzkoa Elkarteari jakinaraziz. Horrela ez bada, Kabi Etxeak Gipuzkoa Elkarteak eskubide guztiak erreserbatzen ditu pertsona horri sarrera debekatzea. Online salmentaren bitartez erositako edozein sarreraren birsalmenta egitea debekatuta dago.

DATUEN BABESA

Erosleak erraztutako datuak eta informazioa, Pribatutasun Politikan ezarritako guztiaren arabera erabiliak izango dira. Web-orrialde hau erabiltzearekin, datu eta informazio horien tratamendua onartzen da eta erosleak erraztutako datu edo informazio guztiak egiazkoak direla eta errealitatearekin bat datozela adierazten du.