Kabi Etxeak elkartea lurraldean dauden Kabi Etxeen gizarte-alternatiba ezagutarazteko eta baita lege-esparru bat ere sortzeko martxan jarri da.
ZER DIRA KABI ETXEAK?
Kabi Etxeak gehienez ere 4 haur zaintzeko egokitutako etxeak dira, 0-3 adin tartekoak. Hezitzaileak berak egokituko du etxea, segurua eta aproposa izan dadin eta hala, giro lasaian eta atxikimenduzko pertsona egonkor eta hurbileko baten laguntzaz, benetako ikaskuntza gerta dadin.
Hazteko modu hau nahiko berria da Espainian. Alabaina, oso finkatuta dago Europako beste hainbat herrialdetan, hala nola, Taggesmutter Alemanian, Childminders Ingalaterran, Amans de Jour Suitzan, Assistante Maternelle edo Nou Nou Frantzian. Aipatutako herrialdeotan, jarduera araututa dago eta horrek hainbat abantaila du bai etxea dutenentzat bai erabiltzaileentzat. Nafarroan foru-agindu batek arautzen ditu Kabi Etxeak. Gaur egun, hainbat elkartek dihardu jarduera arautzearen alde lanean.