Blog

I. Hezkuntza Jardunaldia, 2019ko martxoak 9

I. Hezkuntza Jardunaldia, 2019ko martxoak 9

Duela urte batzuetatik hona, hitzaldien bidez gure burua ezagutaraztea ematea fruitu gutxi eman dituen lana izan da. Horregatik, ezohiko zerbaitetan pentsatuta, elkarteko kide batek hezkuntzarekin lotutako jardunaldi bat antolatzea proposatu zuen, non gure burua ezagutaraztea emateaz gain, haur hezkuntzaren mundua kontzienteki abordatzeko eta bere haziera beste modu batean ikusteko hitzaldi interesgarriak eskaini genitzazken. Horrela, 2019ko martxoaren 9an Andoainen eskaini genuen I. Hezkuntza Jardunaldia antolatzen hasi ginen. Elkarteko inork ez zuen horrelako zerbait prestatu, beraz erronka pertsonala eta baita taldekoa ere hortxe zeuden. Eta orain, atzera begira, esan genezake jardunaldiak arrakasta handia izan zuela: 130 inguru parte-hartzaile, bertaratutakoek egindako balioztatze positiboarengatik eta hizlariengatik. Artikulu honen bitartez, egun hura nola igaro genuenaren laburpen bat egin nahi dizuegu. I. Hezkuntza Jardunaldi honetara gonbidatu genituen lau hizlariak hazieraren munduarekin lotutako gai desberdineri buruzko ezagutzak…
Read More
Cadena SER irratian elkarrizketa

Cadena SER irratian elkarrizketa

Hemen uzten dizuegu apirilak 14-ean, 12:10-etan, Cadena SER irratiko "A vivir que son dos días " saioan Egiako "Vista Eder Kabi Etxea" eta Intxaurrondoko "Nahieran Kabi Etxea"-ri egindako elkarrizketa. Entzungai duzue ondorengo estekan, 09:30 minututik aurrera entzun dezakezue: https://play.cadenaser.com/audio/ser_euskadi_avivireuskadi_20190414_120000_130000/
Read More
Segura Irratian elkarrizketa

Segura Irratian elkarrizketa

Martxoaren 13an, 11:15etan, Segura Irratian izan ginen gure proiektuaz, Kabi Etxeen inguruan hitz egiten. Hemen uzten dizuegu elkarrizketa entzun ahal izateko audioa: [audio mp3="http://kabietxeak.eus/wp-content/uploads/2019/03/SeguraIrratia_2019martxoak13.mp3"][/audio]   Mila esker Segura Irratia osatzen duzuten langileei, ezagutarazteko aukera emateagatik!
Read More
GARA egunkarian erreportajea

GARA egunkarian erreportajea

Martxoaren 9an, Andoaineko Bastero Kulturgunean ospatu genuen Hezkuntza Jardunaldiaren egunean, GARA egunkariak gure elkarteari buruzko informazioa jasotzen duen erreportajea argitaratu du: zer diren Kabi Etxeak, nola lan egiten dugun, gure egoera legala... Donostiako Amara auzoko Bihotzez Kabi Etxea eta Errenteriako Kulunka Kabi Etxearekin kontaktuan egon dira informazio guzti hau jaso ahal izateko eta ondorengo estekan erreportajea irakurtzeko aukera izango duzue: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2019-03-09-06-00/hemeroteca_articles/txikiei-etxeko-goxotasuna-eta-konfiantza-ematen-dien-hezkuntza-eskaintza?fbclid=IwAR3tdsQLcE4ptFXZOXkfrMlKxsoNzjofPvE34WdkSHKpXSeNQanxtujqt2Y
Read More
DV egunkarian erreportajea

DV egunkarian erreportajea

Diario Vascoko erreportariak Carmen hezitzaileak gidatzen duen Egiako Vista Eder Kabi Etxean izan ziren erreportaje hau prestatzeko. Berekin batera, Intxaurrondoko Nahieran Kabi Etxeko Marian hezitzailea ere izan zen. Otsailaren 25ean argitaratu dute erreportajea eta bertan Kabi Etxe baten nondik norakoak eta martxoak 9an Andoainen izango den Hezkuntza Jardunaldiari buruzko informazioa irakurri daiteke. Ondorengo estekaren biden irakurri dezakezue erreportajea edota goian aurkitu dezakezuen argazkiaren bidez: https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/segundo-hogar-pequenos-20190225174022-nt.html?fbclid=IwAR0eDmqSoRKJyseVDzV7HHAZD4f8-mcPQIRlF2-6KMzMHnVOdOjlLKvy4SU
Read More
Euskadi Irratian elkarrizketa

Euskadi Irratian elkarrizketa

Otsailaren 24ean Euskadi Irratiko "Amarauna" saioan izan ginen Kabi Etxeak zer diren, nolakoa den egunerokoa, martxoak 9rako prestatu dugun Hezkuntza Jardunaldia... gauza guzti hauei buruz kontu-kontari. Hau dena Andoaineko Izar Kabi Etxean grabatua izan zen, bertako Oihane hezitzailearekin eta Asteasuko Muxuka Kabi Etxeko Shandrarekin. Entzugai duzue ondorengo estekan: https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/amarauna/osoa/6223671/nireak-baliran-zaintzen-ditut-besteren-haurrak-izar-kabi-etxean/
Read More
Cadena SER irratian elkarrizketa

Cadena SER irratian elkarrizketa

Hemen uzten dizuegu otsailaren 8an Radio San Sebastián (Cadena SER) irratian izan gineneko elkarrizketa. "Hoy por hoy San Sebastián" saioan ibili ginen Coro Tellechearen konpainiarekin, Kabi Etxeak zer diren eta martxoak 9an Andoainen izango den Hezkuntza Jardunaldiaz aritu ginen hizketan. 9 min aurreratuz gero, hortxe azaltzen da elkarrizketa. https://play.cadenaser.com/audio/ser_san_sebastian_hoyporhoysansebastian_20190208_123000_140000/?fbclid=IwAR0l4cmyT_nnZ4LC2HEKFKqYEEzgEEZHnxay1SuqZbj2m7VIDTcWpk2WLf4
Read More
Onda Vasca irratian elkarrizketa

Onda Vasca irratian elkarrizketa

Hemen ikusi eta entzun dezakezue urtarrilaren 31an Onda Vasca irratiko "Gipuzkoako Kale Nagusia" saioan Itziar Alduntzinek egindako elkarrizketa. Kabi Etxeak Gipuzkoa elkateari buruz, lanean nola aritzen garen eta martxoak 9an Andoainen ospatuko dugun Hezkuntza Jardunaldiari buruz hitz egin genuen. https://www.facebook.com/291874774327059/videos/331051424179203/
Read More
Edoskitzea eta lanera itzultzea

Edoskitzea eta lanera itzultzea

Aukerarik al dago edoskitzearekin jarraitzea behin etxetik kanpo lanean hasi garenean? Hori nahi bada, noski baietz. Haur baten jaiotza eta gero lanera itzultzea, ama eta familia bakoitzak modu oso desberdin batean bizitzen duen unea da. Alde handia dago egoera bakoitzaren aurrean: gure lehenengo haurra baldin bada edo dagoeneko guraso "ikasiak" bagara, amaren adina, bere lan-egoera, nork zainduko du haur jaioberria etxetik kanpo gaudenean... dena kontutan hartu beharra dago eguneroko errutinak berrantolatu behar direnean. Egunero konpondu beharreko mila gauza berri azaltzen dira. Gehien kezkatzen gaituenen artean haurraren elikadura dago. Ordura arte zure haurrari bularra eman badiozu eta horrekin jarraitu nahi baduzu, zure ama-esnea atera dezakezu elkarrekin ez zaudeten edoskialdietan beste pertsona batek eman ahal izateko eta berarekin zaudenean zuk zeuk bularra ematen jarraitu. Osasunaren Mundo Erakundeak (OME) edoskitzea 2 urte arte…
Read More
Azaroak 20: Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna

Azaroak 20: Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna

Hasieratik hasi gaitezen... Etimologian "haurtzaro" hitza bilatzen badugu, latineko "Infantia"tik datorrela ikusiko dugu, "in" ezeztapen bezala eta "for" hitz egin, hau da: "hitz egiten ez dakiena". Hau bai sorpresa! Txikiekin lana egiten dugunok badakigu hori ez dela horrela, Lors Malaguzzik dioen moduan "Haurrak mintzatzeko 100 modu ditu, baina 99 lapurtzen dizkiogu". Baina etimologia hori, alegia, "hitz egiten ez dakienak" ez daki edo ezin da defendatu bezala interpretatu daiteke. Horrela, historian zehar haurtzaroaren kontzeptua eta berekiko tratua nola aldatu den ikusi dezakegu, honela ulertuz eta tratatuz: jabetza bat, miniaturazko helduak, izaki aingerutarrak, garapenean dauden pertsonak eta Haurraren Eskubideen Adierazpenari esker, gaur egun honela zehazten da: eskubideak dituzten gizarteko pertsonak. Hau da, gizarteak eta Estatuak horiek babestu eta estaldura (sanitarioa, hezigarria eta adeitasunezkoa) eman behar diete, beraien ongizatea eta garapen integrala erraztuko duena.…
Read More