Izar Kabi Etxea (Andoain)

Nire barnean dena aldatu zen ama izan nintzen unean. Nire haurrarentzat, nire ustez, ona ez zena izango beste haurrentzat ere ez zela ona iruditzen zitzaidan momentuan erabaki nuen informazioa biltzea eta gure kabi etxe proiektua sortzea.

Gure kabi etxea haurren behar emozional eta fisikoak betetzeko egokitua dago, baita bakoitzaren erritmoak errespetatuz beren garapen prozesuan akonpainatzeko ere.

Haurrak askatasunean hazten direnez, segurtasunez esploratzen eta ikasten dutelarik.

Banakako tratuak haurren behar emozional eta sentimenduak aintzat hartzen laguntzen du, hauen erritmo propioak zainduz eta maitasunezko eta errespetuzko tratu batekin akonpainatzeko.

Egunero prestatzen dugu janari osasuntsua, gatzik eta azukrerik gabekoa eta nahi duten familiekin baby led weaning egiten dugu (osoan jatea & hilabetetik).

Aulki bikoitz batekin irteten gara kalera. Honekin bat, haur eramaile ezberdinak ditugu haurren beharretara egokituz.

Etxe azpian parke polit bat dugu eta bi minutura herriko plaza, aukera ona dena segurtasunez jolasteko.

Familiekin erlazioa oso estua da eta erabaki garrantzitsuak elkarrekin hartzen ditugu. Helburua berdina izan behar duenez, garrantzitsua da harremana arina izatea. Famili giroko jarraipena bat gara.

Azken finean, izarren gure famili propioa osatzen dugu askatatasunean eta zoriontsu hazteko.

Maitasunez hezten dugu.

Oihane foto perfil Izar logo

Oihane Irigarai

Oihane Irigarai naiz, 4 urte eta urte beteko haurren ama. Hezkuntzan diplomatua naiz, gizarte integrazioan goi mailako teknikaria, edoskitze aholkularia eta haur begiralea.

Gaztetatik haurrekin lan egin dut; huek zaintzen, begirale moduan, jantokietan eta gero hezkuntza bereziko hezitzaile bezala bai ikastoletan, eskola publikoetan eta baita haurtzaindegietan ere.

Pedagogia eta korronte alternatiboak gustuko ditut eta eguneratua eta uneoro ikasten egoten saiatzen naiz.

678 524 409

kabietxea@gmail.com

Facebook

Instagram