Nahieran Kabi Etxea (Intxaurrondo, Donostia)

Orain dela 19 urte ama izan nintzen zorionez eta bizitzan izan dudan esperientziarik aberasgarriena izan da. Semearekiko eguneroko elkarbizitzak gauza ugari irakatsi dizkit eta oraindik ere asko ikasten dut. Amatasunak gauza askoren inguruan hausnarketa egitera behartu ninduen eta, batez ere, errespetuzko haziera aintzat hartzera: haur guztien berezko ikas-gaitasunean sinestea eta haien premia biologiko zein psikoafektiboei arreta jartzea. Garrantzitsuena haur bakoitzaren ikasketa-prozesuaren erritmoa errespetatzea da.

Horregatik guztiagatik, haziera eredu hori aldarrikatzen duten hainbat teoria eta joera pedagogiko interesatu zaizkit: Emmi Pikler, Montessori, Wild, Malaguzzi, Waldorf, etab.

Nire etxean, Nahieran etxean, familia-giroa sortu dut, haurrak aske eta aldi berean seguru senti daitezkeen toki bat; haurrarekiko lotura estuan oinarrituta, haurrak konfiantza lortu eta ingurua aztertu eta ikasi egiten du, aske eta seguru sentitzen direla. Arretaz lagunduko diet haurrei, behatuz eta babesa emanez, egunerokoan emozioak bizitzen eta adierazten.

Jolas librea; gidarik gabekoa eta berezkoa; horixe da jarduera nagusia, jolas librearen bitartez ulertzen baitu haurrak mundua eta bere burua. Euren adinerako egokiak diren objektuekin esperimentatzea, saiatzea, huts egitea, asmatzea: bukatu gabeko jostailuak, egunerokotasuneko tresnak, presarik gabe, nork bere erritmoan, sormena irteten utziz, izaeraren esentzia azalarazteko aukera emanez.

“Haurrak inoiz irudikatzera hel daitezkeen munduan bizitzeko libre izan daitezkeen tokia”.

Marian foto perfil Nahieran logo

Marian Bernal Corredera

Marian Bernal naiz. Diseinatzaile grafikoa izan naiz, baina azken hiru urteak haurrekin eta hazieraren alorrean eman ditut lanean. Doula, edoskitze-aholkularia, haur-hezitzailea izateko trebakuntza jaso dut eta gaur egun ere etengabe trebatzen jarraitzen dut. Aldi berean, boluntarioa naiz haur gaixoen familiekin lan egiten duen Juneren Hegoak izeneko elkartean.

656 754 338

nahierancasanido@gmail.com

Facebook

Instagram

Web