Konexioa Kabi Etxea (Antiguo, Donostia)

Kabietxean, nire ikuspuntuarekin bat datorren heziketa modua praktikan jarriko dut.  Hau da, haur bakoitza pertsona desberdin bat delaren ideiatik hasita, behar desberdinak eta erritmo desberdinak izango dituela kontutan izango dut. Orduan, nire arreta ere indibiduala izango da, behar duena prestatuz eta denbora eskeiniz.

Haurra, pertsona berri bat denez, den bezela ezagutzen joango naiz. Haurra bera  izango da protagonista. Bere pausoak emango ditu eta behar duenerako ondoan izango nau sostengua izateko edo limitea behar izanez gero, jartzeko. Ideia honetatik dator Konexioa kabiaren izena. Haurra berarekin konektatuta egingo dutelako beraien  bidea (ni nire barneko umearekin konektatzeko egiten ari naizen lanaz gain).

Egokitzapenari arreta, denbora eta mimoa eskeintzen diogu. Hasieran ondo eginez, ondoren askoz hobe egingo du bere bidea. Familiekin egunero kontaktuan egongo naiz, talde bat bezala lan egiteko.

Haurra garatzen eta hedatzen laguntzeko, ezinbestekoa ikusten dut nik berdin egitea. Hortarako, autoezagutzako ikastaroetan eta etengabeko formakuntzan nabil. Autoezagutzaren bidez, nire barneko umearekin kontaktatzen nabil, nire barneko umea, batzuetan lotsatia da, urduria, besteetan ausarta eta beti kuriositatez betea.

Maria foto perfil Konexioa logo

María Jiménez Tolosa

Kaixo, María Jiménez Tolosa naiz, Konexioa proiektuaren sortzailea, Donostiako Antiguoko auzoan dagoen Kabi Etxe bat.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako hezitzailea naiz, Psikomotrizitateko lehen maila daukat eta haurtzaro eta nerabezarorako “Gestalt-Sistémica” psikoterapian formakuntza.

Haurtzaroaren mundua izugarri gustokoa dut.

660 693 216

konexioakabietxea@outlook.com

Facebook

Blog